XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

IDAZTI BARRIAK

Aspalditxoan artuta, emen daukaguz, mai ganian, idazti barri batzuk, eurai begiratu bat egiteko be astirik ezda, euretzaz ezertxo esan barik.

Gaur be euren izenak baño asko geyago ezin esan geinke, ta urrengoan zearoago azalduko doguz, Jaungoikoak nai badau.

Jakin beye idazti egilleak eta argitaldariak, aren barri ziatzak, emongo badira, ieki bi bialtzia oituten dala; orduan bai lasterrago iragarriko litzakez, lana bananduko litzake-ta.

Aemen artu doguzan batzuen zertzeladak:

Jesus'en Biotza etxean eta Eleizan. Agirre'tar Gorka J. L.ko Abak egiña.

Beste otoi askoren artean gabezko Jaun-gurtzalliak egin oi dabezenak dakaz.

Gipuzkeraz dago, baña Bizkayeraz be norbaitek eginda daukala baidakigu, irarkolara nok eroango begira.

Esaera zarrak. Intza'r Damaso Aba kaputxiñoak bilduak.

Bigarren salla da au, ta 120 esaera baditu, Naparroa'n bilduak.

Izar argia. Belaustegui'tar Pantzeska yaupariak egiñiko otoi-idaztiño bikaña.

Idaztiño onen mamiña benetan gozo, bigun eta guria da.

Lauerleko baten saltzen da.

Azal obiagaz 2'50 eta 6'50 lauerleko.

Umiai emoteko berebizikoa.

Sendi deunari bederatzurreuna, Belaustegi jaunarena au be.

Euskera. Euskaltzaindiaren iruillabeteroko agerkaria.

Aurtengo Ilbeltza-Epallakoak gai onexek dakaz: Los nucleos de los auxiliares, (F. Korta S. I); Arrasateko euskalegunean Eguzkitza jaunak egindako itzaldia; Naparroak erizkizundiari erantzun diona (yarraipena); Zuhur Hitz eta Errankizun adituzkoak (Landerretxe; Batasunera bidean (R. M. Azkue); Batasunera bidean (Severo Altube).

Arpidea: Eusko-Ikaskuntzako bazkidientzat 6 lauerleko urtian. Besteentzat 10 lauerleko.

San Martin de la Ascensión de Aguirre. Recuerdo del tercer centenario de su Beatificación 1627-1927. Lorenzo Perez Aba Pantzeskatarrak eta Etxegarai'tar Bonifacio yaunak Bergara'n esaniko itzaldi bi. 84 ingoski ta 9 argazki daukaz.

Oso da irakurgarria.

Il diran gure aizkideak:

Mungia'n Orue'tar Luis. Gamiz'ko osagillea, Ganboa'tar Bedita'ren suña. Biak geure bazkideak.

Begoña-Uribarri'n Bernaola eta Bilbao'tar Jose Martin, gure bazkide Arza'tar Antonio'ren aitagiñarreba.

Mendexan Goikoetxea'tar Laurentze, gure bazkide ta bertako txaunburu Fillol'tar Benkamiñ'en ama.

Lekeitio'n Solano eta Gil Delgado'tar Maria Brijida, gure baikide Solano Karlos'en 16 urteko alabia.

Zornotza'n Iza eta Aldai'tar Prantzisko, gure bazkide Iza'tar Bernardo yaunaren anaya.

Euron senideai atsakahian lagun gayakez eta ildakoen alde otoi bana bazkide gustioi eskatzen deutzuegu.

G.B.